def. (iz.) behe: “Edozein gauzaren barrenean, lurretik gertuen dagoen aldea”.
Euskaltzaindia pasa egin zen behea zer den azaldu nahian. Lurretik gertuen dagoen aldea da behea, eta lurretik gertuen geundela pentsatzen genuenean elkartu ginen gu.
Gauzak hain sinpleak omen dira, bi hankak tinko finkaturik pausuak ematen hastea. Hori lurretik egiten dugu: etxeek zimenduak, idazkiek orri zuri bat.
Zertarako galdetu ziguten eta guk: fomento de la lengua vasca mediante textos literarios, edo hori jarri beharko ligukete gu fabrikara etiketatzera bidaltzean. Berriki lortutako sasi-heldutasunaren babesgabezia zulo literario-politiko-filosofiko-zientifiko-zinetiko-zinefilo (???) hondogabean hazteko, edo pedanteria post-ironikoaz trufatzeko. Erdibidean, maileguan utzitako liburuetako marginak apuntez betetzen dituztenak gara.
Behe-mailako testuek osatuko duten joan-etorri bakoitza, oinarria sortuz lortzen den bolumenaren ertza, irakurle inozo batek potentzialitaterik antzemango duen asmoz.
Ulertu nahi duzun moduan, baina marraz gaitzazu masa puntual bezala.
Behe Banda